Euskaraz irakurtzeko liburuak
Miñan
MIÑAN
Egileak: Amets Arzallus Antia, Ibrahima Balde
Argitaletxea: Susa
Miñan (anaiatxoa pularrean esan nahi du) benetako gertakarietan oinarritutako eleberria da. Ibrahimaren bizitza kontatzen du. Ibrahimak Ametsi kontatu dio, eta Ametsek idatzi du. Bion artean liburu zoragarri hau sortu dute.
Ibrahimak Ginean egiten du lan ikasle gisa. Kamioiz doa: astebete Konakrytik Nzerekorera, eta hurrengo astean alderantziz. Egun batean amak deitzen dion arte: anaia txikia etxetik joan egin da.
Hortik aurrera, Ibrahimak basamortua zeharkatu behar du, pasadoreak, poliziak, bahitzaileak aurkituko ditu. Egarria, gosea, mina pairatzen du. Afrikatik abiatu eta Europara iristen da. Irunen, Harrera Sarearen bidez, Amets ezagutzen du.
Historia interesatzen bazaizue, hemen duzue zatitxo bat irakurtzen hasteko:
Política de Cookies Aviso Legal y Política de Privacidad