ARIKETA: Hutsuneak bete:
1- Estitxuk andre zahar bat zaindu du. Andre zahar hori leihotik joan egin da.

Erantzun zuzena: Estitxuk zaindu duen andre zaharra leihotik joan egin da
2- Hondoratutako galeoi bat aurkitu duzue. Galeoi horrek diru asko irabazarazi dizue.

Erantzun zuzena: Aurkitu duzuen hondoratutako galeoiak diru asko irabazarazi dizue
3- Alkandora bat apurtu dugu. Alkandora hori Mirenen amarena da.

Erantzun zuzena: Apurtu dugun alkandora Mirenen amarena da
4- Altzari bat erosi zuen. Altzari hori Anerena zen.

Erantzun zuzena: Erosi zuen altzaria Anerena zen
5- Bibolin bat konpondu dut. Bibolin hori eskaileretatik erori zitzaigun.

Erantzun zuzena: Konpondu dudan bibolina eskaileretatik erori zitzaigun
6- Hondartza bat bisitatu duzu. Hondartza hori arriskutsua izan daiteke.

Erantzun zuzena: Bisitatu duzun hondartza arriskutsua izan daiteke
7- Maialeni filma gustatu zaio. Film hori Kanariar Uhartetan grabatu zen.

Erantzun zuzena: Maialeni gustatu zaion filma Kanariar Uhartetan grabatu zen
Política de Cookies Aviso Legal y Política de Privacidad